Leipzig

Antolatzaileak

Etxepareren Irakurletza eta bertako Euskal Etxea.


Egitaraua


Batetik, urtero martxo amaieran Leipzigeko unibertsitatean antolatzen den ikastaro intentsiboko ikasleekin ekintza bat antolatu nahi digu, Leipzigen zein unibertsitatean ikusgarritasuna emateko KORRIKAri. Korrika txikitxo bat antolatu eta dinamizatuko da campusean.

Euskarari eta korrikari ikusgarritasuna eman nahi diogu eta bestetik ikasle ohiei edo beste taldeetako ikasleei gonbita luzatuko zaienez euskara ikasleen elkar ezagutza sustatzeko saiakera egingo dugu.

Sydney

 KORRIKA Sydneyn Gure Txoko Euskal Etxeak antolatuta, martxoaren 24an, 11:30ean.

 

Sydney

Antolatzailea

Gure Txoko Sydney

Sydney-ko euskal etxeko junta eta euskara ikasleak

Egitaraua

Apirilaren 2an KORRIKA antolatuko da Sydney-en eta inguruko taberna batzuetan geratuko gara bertako jendearekin hitz egiteko eta KORRIKA zabaltzeko.

Egun osoko egitaraua antolatu dute:

10:30etan: "Opera House" ingurutik geratuko gara argazkiak ateratzeko eta petoak banatzeko
11:00etatik - 14:00-tara: Korrika/Ibili egingo gara "Opera House"-etik Euskal etxera. Guztira, 4km edo izango dira 
14:00 etan: Aurreskua dantzatuko da bertako guztiei ongietorria emateko (Frontoian egingo da euririk egiten ez badu)
14:30tan bazkaltzen hasiko gara.
Bazkalostean abesti/bertso bat abestuko da eta umeei aurpegia margotu zaie.
Gero euskal etxean parranda txiki bat egingo dugu.
 

 

Sydney

KORRIKA Sydneyn, Gure Txoko Euskal etxeak antolatuta. Martxoaren 24an, 11:30ean.

 

 

Melbourne

Melbournen ere KORRIKA antolatuko dute, eguna zehazteke.