SORGINA, BANAIZ

TALDEAREN IZENA: HERRIMA kultur elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: SORGINA, BANAIZ
EMANALDI MOTA: DOKUMENTALA
PUBLIKO: 16 urtetik gorako herritar arrunta, bestelako kontakizunaren egarri dagoena.

SINOPSIA

1525ean, duela bostehun urte, Auritzen gertatu zen lehenbiziko exekuzio kolektiboa sorginkeriagatik: Sekta Satanikoa aurkitu baitzuten Nafarroan, eta punizio adibidegarria ezarri egin zitzaien akusatuei.
Erreketa horrek markatu zuen mende bateko jazarpena. Zer gordetzen zaigu ke beltz eta lodi horren gibelean? Denon artean saiatuko gara argi ematen prozesu historiko ilun horri.
Gure lan-hipotesia da sorgin-ehiza eraikuntza artifizial bat izan dela, eta Europako auzitegiek, laiko zein erlijioso, sortzen ari zen monarkia absolutoaren alde jardun zutela asmakuntza hartan.
SORGINA, BANAIZ dokumentala ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta bidegabeki ehizatu izan ziren orduko haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabes.

Auritz 1525 - Zugarramurdi 1610. Sorgin-Ehiza, A-tik Z-ra.

LOTURA
https://herrima.eus/producto/ni-ez-naiz-sorgina/