Antolatzailea
Gure Txoko Sydney
Sydney-ko euskal etxeko junta eta euskara ikasleak
Egitaraua
Apirilaren 2an KORRIKA antolatuko da Sydney-en eta inguruko taberna batzuetan geratuko gara bertako jendearekin hitz egiteko eta KORRIKA zabaltzeko.
Egun osoko egitaraua antolatu dute:
10:30etan: "Opera House" ingurutik geratuko gara argazkiak ateratzeko eta petoak banatzeko
11:00etatik - 14:00-tara: Korrika/Ibili egingo gara "Opera House"-etik Euskal etxera. Guztira, 4km edo izango dira
14:00 etan: Aurreskua dantzatuko da bertako guztiei ongietorria emateko (Frontoian egingo da euririk egiten ez badu)
14:30tan bazkaltzen hasiko gara.
Bazkalostean abesti/bertso bat abestuko da eta umeei aurpegia margotu zaie.
Gero euskal etxean parranda txiki bat egingo dugu.