Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Brusela

Bruselan ere KORRIKA antolatu dute aurten eta inguruko euskaltzaleak gonbidatu nahi dituzte.

Martxoaren 20an egingo dute eta egitarau zabala antolatu dute. Bruselan, Warendepark / Royal Park-en dagoen musika kioskoan  (Brussel- Centraal tren geltokitik 5 bat minutura oinez) egingo dute.


EGITARAUA:


13:00etan:    Elkartu eta hasiera. Korrika petoak salgai egongo dira!
13:30ean:    KORRIKA! Arabako Trebiñu aldean erositako kilometroa korrituko dugu!
14;00tan:    Pintxo-pote euskalduna!
Parkean lortzen dugun diru guztia,  Korrikako kilometroa ordaintzeko,  eta beraz, AEK laguntzeko  izango da.
15:30ak aldera:     Vlaams Huis-era joango gara. Royal Park-etik 10 bat minutura dagoen Vlaams Huis-en Korrika jaiak jarraituko du!! (Helbidea: Druperstraat 20)