Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK!

TALDEAREN IZENA: ION MARTINEZ ESNAOLA
EMANALDIAREN IZENBURUA: 40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK!
EMANALDI MOTA: UMOREZKO BAKARRIZKETA
PUBLIKO:  HELDUAK

SINOPSIA
40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera: Supositorioen belaunaldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto peto horietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara? Guraso bihurtu zara? Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin. Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara festan parte hartzeko gonbidapena hemen duzu.

LOTURA
https://youtu.be/gj8QQjXMFR0
https://www.youtube.com/watch?v=ipHKUjquLtY;
https://www.eitb.eus/eu/gaztea/programak/dida/bideoak/osoa/6211021/bideoa-ion-txikiren-bakarrizketa-birala-euskal-herriko-herriak/
https://www.youtube.com/watch?v=naiyhfKD720&t=7s

BEHAR TEKNIKOAK
Eszenatokia: ahal bada bi tarima, 2x2 metro, karratua eginez.
MIKRO BAT eta MIKROA EUSTEKO MAKILA.
MUSIKA JARTZEKO irakurgailu BAT, USB bat sartzeko, MP3 irakurtzen duena. Ikuskizun
aurretik eta bukaeran musika ipintzeko.
FOKOAK. Eta fokorik ez badago ARGI INDARRA, ENTXUFE BAT 220V(nik eramaten ditut 2 foko)
Aulki bat, taburetea posible bada
2 ur botila txiki.
Aktorea ordu eta laurden lehenago iritsiko da.

PREZIOA:
380€ + BEZA