Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: DORLETA KORTAZAR
EMANALDIAREN IZENBURUA: 80 AMANDRE
EMANALDI MOTA: HELDUENTZAKO IPUINAK
PUBLIKO: HELDUAK

SINOPSIA
80 AMANDRE behar omen dira aintzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zion behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, antzinaroa gaur egunarekin lotzeko.
Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.
Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi duten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…
Finean, nire amandreak zure amandreak direlako

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=QIBHwAswvqU&t=68s

BEHAR TEKNIKOAK
Mikroa (solapa edo diadema, antzokia handia den kasuetan).

PREZIOA:
300 € + BEZ