Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: Axut!
EMANALDIAREN IZENBURUA: Amua
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: 14 urtetik gorakoentzat

SINOPSIA
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

LOTURA
http://axut.eus/antzezlanak.html
https://www.youtube.com/watch?v=c47pLV_7RlA

BEHAR TEKNIKOAK
Antzoki baten erabilpena.
(antzokirik ez duten herrietan, erabilpen anitzeko gela baterako moldaketa ere prestatzeko aukera badugu).

PREZIOA
: 2.250€ (bez salbuetsia)