Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

Baserriko Porrusalda

TALDEAREN IZENA: BAPATEANZIRKO
EMANALDIAREN IZENBURUA: Baserriko Porrusalda
EMANALDI MOTA: Umorezko Kaleko ikuskizuna
PUBLIKO: Ikuslego zabala

SINOPSIA
Juliana eta Mantxo, “Zure saltsan” izeneko telebistako lehiaketara aurkeztu dira, hau irabazi eta beren ametsak egia bihurtzeko itxaropenarekin.

Horretarako beren errezetarik onena aukeratu dute “Baserriko porrusalda”

Lehiaketa aitzakia, herriko plaza sukalde bihurtu eta sukalde berezi honen intimitate faltsuan bienak diren sekretu eta beldurrak aireratuko dituzte.

Barazki eta lapiko artean, euren nahi eta ezinak, amets eta trapu zaharrak agertuko dira.

Elkarri esan ezin dizkiotenak ustezko kamera horri esanaz.

Telebistaren begi ikusezina asetzeko ahaleginean Porrusaldaren errezeta ikuskizun bihurtu eta berau egiteko modurik harrigarriena bilatuko dute.

LOTURA
https://www.bapateanzirko.eus/baserriko-porrusalda

BEHAR TEKNIKOAK
Espazio eszenikoa 7x7 lur arras tarimarik gabe (bestela ezin dugu karroa erabili).
Argi indar toma bat.
Adalega.
Aparkalekua.

PREZIOA
:
1200€