Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: Barbara Rivas, Alazne Etxeberria, Maryse Urruty
EMANALDIAREN IZENBURUA: CYRANO
EMANALDI MOTA: Antzerki familiarra
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Izenburua: “Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen” Itzaleko heroi baten kontakizun atipikoa da Cyrano. Ez da besteak bezalakoa, desberdina da bere sudur handiagatik eta amodioz animatua da, gainera kuraia ez zaio falta eta bihotz onekoa da. Bai, Cyranok bere lehengusina maite du, hain dotorea, mairu arrosaren irudikoa, liluragarria. Gizonek amesten duten pozoi eztia da, arropa gorriz jantzia den emakume hura, pixka bat arriskutsua baina gutiziatua… Bitartean, Roxanne zoragarriak Christian du gogoan gau eta egun...printze perfektua: hain galanta, hain ederra….baina oso gaizoa, erabat zozoa… Edmon Rostand idatzitako obra eta estetika berria eman dio Cie Hecho en casa, japoniar erara, maskarak eta mugimenduak. Frantzian 300 aldiz baino gehio taularatu da jada. 2017aren bukaeran Donostia Kultura laguntzarekin egindako errezidentzian euskarazko bertsioa martxan jarri zen, hemengo hiru aktorekin.

LOTURA
https://ttipia.eus/eu/show-item/cyrano/

BEHAR TEKNIKOAK
Antzerkiak soilik, formato handia

PREZIOA
: 3.450 € - 3.750 € (Bez ez dago barne)