Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

ELKARTASUN JANTOKIA

TALDEAREN IZENA: IRRIEN LAGUNAK
EMANALDIAREN IZENBURUA: ELKARTASUN JANTOKIA
EMANALDI MOTA: ANTZERKIA ETA DANTZA
PUBLIKO:  HAURRENTZAKO

SINOPSIA
Largabista eta Tiritatxo janaria prestatzen ari dira, ondoren Martinberrek elkartasun jantokira eraman dezan. Tarteka, norbaitek jakiren bat lapurtzen die. Hasieran, Irrien Lagunak ez dira konturatzen, baina bat-batean Martinbertsok, tranpa txiki baten bidez, lapurra harrapatuko du. Nor ote da? Herriko emakume bat da. Bere lana eta etxea galdu eta kalean bizi da. Lotsatu egiten da duen egoeraz eta jendea enteratu gabe behar duen janaria lapurtu egiten du. Inoiz ez dute harrapatu. Gaur arte. Martinberrek berarekin Elkartasun etxera joateko proposamena egingo dio. Joango al da?

LOTURA


BEHAR TEKNIKOAK
Eszenatoki estalia (posible bada)
- Argi indar gunea; Argi toma: 220v
- Entxufeak eszenatokiaren atzean jarriko dira behar bezala babesturik.
- Instalazioa ezagutzen duen arduraduna muntaiaren hasieran bertan egongo da.
Eszenatokia furgonetatik urrun dagoenean, deskarga eta karga egiteko laguntzaileak beharrezkoak dira!
Sarbidea libre izatea eta furgoneta bat sartzeko
Muntaketa 1 ordu ta erdi, desmuntatzea ordubete

PREZIOA
:
1.300€- % 15eko deskontua= 1.105€ + %10eko BEZa