Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: ENERITZ FURYAK
EMANALDIAREN IZENBURUA: EMADAN
EMANALDI MOTA: Kontzertua
PUBLIKO: Publiko guztiak

SINOPSIA
Eneritz Furyak musikariak aurreko bere bi diskoen uzta jaso du jada (spotify), euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz, eta Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza, Italia, edo gertuago ditugun Kataluinia nahiz Galiziako oholtzetan joz. Baita, jakina, euskal geografia osoan ere. 2021ean egindako estilo aldaketak elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, Eneritzen beste lanetan dagoeneko ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe. Emadan lanean Eneritz Furyakek gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa aurkezten digu. Diskoko kantuak Radio 3, Mondosonoro eta Eitb - Gaztea hedabideetan aurkeztu dituzte, besteak beste. Hamar kantu, %100 DIY (do it yourself) ikuspegitik aritzen den irundar gazte honen sormena erakusteko.
Mondosonoro "Eragin garaikidez betetako post folk dekalogoa"
Badok. "Big bangaren aurreko soinu-banda sinatzen du. Korapiloa tenkatu eta tenkatu egiten da baina ez da inoiz hausten." “Ukitu sintetikoz apaindutako folk organikoaren ariketa bikaina da".
Argia. "Hauskortasuna eta ausardia batzen diren puntua da Emadan. (...) marka utziko du zapaltzen duen lurrean."

LOTURA
Youtube: https://youtube.com/playlist?list=PLMmC36gCk3G7SuPmQbYZFN-yGi669DbE7

BEHAR TEKNIKOAK

SARRERAK

Kanala

Mikro eta DIak

Instrumentua

Euskarria

1

Musikariaren mikroa

Ahotsa

Jirafa

2

DI

Gitarra akustikoa

Ez

3

XLR

Ordenagailua

Ez

4

XLR

Ordenagailua

Ez

5

Musikariaren mikroa

Giroa

Bai

13-16

FX

 

 

 

IRTEERAK

BUS

Kanalak

1

1, 2, 3, 5

2

1, 2, 4, 5

 

MONITORIZAZIOA

Aretoaren esku

Kanalak

IN-EAR SISTEMA

Jakinarazi aretoak ez izatekotan

Monitore 1

Badaezpadakoa

BESTELAKOAK:
    • Talkback.
    • Gutxienez 3 argindar iturri oholtzan .

PROIEKZIOA:
Jakinarazi aretoan proiekzioak egiteko aukera dagoen eta zein motatako konexioa behar den.


PREZIOA
:
700€ + bez