Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

Erdaldun Berrien Kluba

TALDEAREN IZENA: Arrasate Euskaldun Dezagun Elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Erdaldun Berrien Kluba
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Gazte eta helduentzat zuzenduta eta euskara ikasten ari direnetzako oso aproposa.

SINOPSIA
Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, ERDALDUN BERRIEN KLUBA delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?

LOTURA
Aed elkartea
Email-a: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Telefonoa: 943 77 12 28 - 695 786 852

BEHAR TEKNIKOAK
Ikusleen eta aktorearen espazioak bereizteko maila txiki bat.
Eszenatokiaren neurriak: gutxienez 3 metro luzeera eta 2 metroko zabalera.
Soinu ekipoa behar da areto handietan
Bi zenit argi eta bi aurretiko

PREZIOA: 500 €