Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

Erresistentzia arazo fisikoa da

TALDEAREN IZENA: Maite Aizpurua Olaizola
EMANALDIAREN IZENBURUA: Erresistentzia arazo fisikoa da
EMANALDI MOTA: Antzerkia (50 min, aretokoa)
PUBLIKO:  Gazteak eta helduak

SINOPSIA
Dosierra deskargatzeko: https://drive.google.com/file/d/1NUHHYLPdmG1Xhrtm3ih8MKkCpbK-QWKL/view?usp=sharing

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen?
Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.
Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

FITXA ARTISTIKOA
Sorkuntza eta interpretazioa: Maite Aizpurua Olaizola
Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea
Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet
Musika «Mozarten bibolinera
ko kontzertua 3.zk (moldaketa): Asier Renteria
Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)
Trailerra: Zazpi t’erdi
Laguntzaileak: Azpeitiko Udala, Kulturaz Kooperatiba, Zumaiako Udala, Harrobia , Eusko Jaurlaritza Kultura Saila, Horman Poster.

Mediazio proiektua: https://drive.google.com/file/d/11HtHK8mF6F0e74EVoEgb9zZBcxKdZDTW/view?usp=sharing
Bio: http://mao.eus/bio/

Info +: http://mao.eus/erresistentzia-arazo-fisikoa-da/

LOTURA
Trailerra: https://youtu.be/fBFYSZpkS30
Estreinaldiko bideoa: https://vimeo.com/499130787
(pasa-hitza: mao-erresistentzia)
Erreportaia: https://www.eitb.eus/es/television/programas/eitb-kultura/sortzaileak/videos/detalle/7806899/video-maite-aizpurua-erresistentzia-arazo-fisikoa-da/

BEHAR TEKNIKOAK
Fitxa teknikoa eta fitxa tekniko murriztua (aretoetarako): https://drive.google.com/file/d/1JTVLUg-bdbDx7UqPoaFOXEGmW11XHzN4/view?usp=sharing

Honez gain, bertsio oso murriztua dago, argiztapen berezkorik ez duten leku txikietarako (3 x 3,5 m). Kasu horietan honakoa izango litzateke gutxiengoa: argi mahaia, 8 PC/par, soinu ekipoa + mahaia. (kasuan kasu begiratu beharrekoa).

PREZIOA:
Berezko katxeta: 900 € + %10 BEZ (Emanaldi bikoitzerako 1450 + %10 BEZ)
Korrikarako katxeta: 750 + %10 BEZ (Emanaldi bikoitzerako 1100 € + %10 BEZ)