Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TIO TERONEN SEMEAK

TALDEAREN IZENA: TIO TERONEN SEMEAK
EMANALDIAREN IZENBURUA: FreshCool
EMANALDI MOTA: Umorezko dantza ikuskizuna, zuzeneko musikarekin
PUBLIKO: Guztientzat

SINOPSIA
Koadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa.
Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu.
Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da ordea.

Umorez betetako ikuskizun dantzatua, orain arte inoiz ikusi ez den bezala.

LOTURA
Teaserra:
https://www.facebook.com/JoanMartinezRiveraCAT/videos/10210682491920409/UzpfSTkzMzkyNTM3OTk2MTQ2MjoxMzIyNTE1MjAxMTAyNDc2/?epa=SEARCH_BOX

Emanaldi osoa:
https://www.eitb.tv/eu/bideoa/oholtzan-tio-teronen-semeak/3395/166616/oholtzan-tio-teronen-semeak/

BEHAR TEKNIKOAK
MIKROFONIA: 10 mikrofono  (2 eskuko inalambriko ahotsarako, 4 perkusiorako eta 4 haize musika tresna desberdinentzat)
SOINU MAHAIA: Ordenagailu  bidez sampleak sartu ahal izateko beharrezko konexioekin.
SOINU EKIPOA: Plaza ireki baten gutxieneko beharrak jasaten dituena.. P.A. eta gutxienez hiru monitore.

PLAZAREN GUTXIENEKO NEURRIAK: 12m x 12m (14m x 14m  komenigarria)
MUNTAIA DENBORA: 15 minutu.
SOINU FROGAK EGITEKO DENBORA: 20 minutu.

KAMERINOAK: Emanaldia baino 3 ordu lehen eskuragarri dagoen 19 lagunentzako eremu aproposa, ondoren dutxatzeko aukera emango diguna.
Lau aulki musikarientzat eta ur botilak

PREZIOA:

2500€ (Soinu ekipoa eta teknikaria zuen esku)
2950€ (Soinu ekipoa eta teknikaria
gure esku)
Elkartea garenez, BEZa salbuetsita dugu.

*Gure katxearen prezioa da hau, hala ere, emanaldi mota kontutan harturik, prezioaren inguruan hitz egiteko arazorik ez legoke.