Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: MIKEL HERNÁNDEZ
EMANALDIAREN IZENBURUA: GANBARAN
EMANALDI MOTA: Antzerki familiarra
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Ganbarak istorioz beteta daude. Liburu zaharrak ilaretan pilatzen dira, Hautsez betetzen dira eta gehienetan ahaztuta geratzen dira izkinetan. Baina nire “Ganbaran” desberdina da, izan ere, istorio honen protagonistak gure bizitza aldatzen duen liburu horietako bat aurkituko baitu.
Liburu horrekin Arbolia izeneko lurralde ezezagun batera bidaia egingo du. Bertan, Zorigaitz azti maltzurrak Arboliako zuhaitz guztiak moztu nahi ditu bere egurrezko jauregia zeruraino altxatzeko. Poltsiko iratxoak hori guztia saihestu nahi du, horretarako, Hontz Jaunaren eta batez ere haur guztien laguntza beharko du.
Istorio honetan parte hartu nahi duzue? Nire Ganbaran dagoen liburua idazten amaitu nahi? Zatozte ba Ganbarara!

LOTURA
https://ttipia.eus/eu/show-item/ganbaran/

BEHAR TEKNIKOAK
Antzerkiak, kultur etxeak...formatu ertaina

PREZIOA
: 700 € (Bez ez dago barne)