Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

GARAIKO IPUINAK

TALDEAREN IZENA: ODEI ARREGI IPUIN KONTALARIA
EMANALDIAREN IZENBURUA: GARAIKO IPUINAK
EMANALDI MOTA: IPUIN KONTAKETA
PUBLIKO: HAURRAK

SINOPSIA
Ipuinek munduak gordetzen dituzte barruan. Eta badute ahalmen berezi bat. Gure barnean gorderik dugun , sentipen, oroitzapen, edo emozio bat piztekoa. Eta nik proposamen bat dut zuretzat. Esaidazu, zer nahi duzun. Eta nik nigan oroitzapen edo emozio horiek pizten dituzten ipuinak kontatuko dizkizut. Eta ikusiko dugu ea zuri ere gauza berdinak kontatzen dizkizuten ipuinek edo sekretu berriak dakarzkizuten.
Garaiko ipuinak elkarrekin sortuko dugun zerbait da.
Zuek eskatu eta nik bilatu, arakatu eta zuentzako bereziki aukeratuko ditut ipuinak.
Eta gaur ze ipuin entzun nahi dituzu?

LOTURA
https://www.bapateanzirko.eus/garaiko-ipuinak

BEHAR TEKNIKOAK
Kontaketa egiteko leku goxo bat.

PREZIOA
:
300€