Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: NOMOFOBIKAK
EMANALDIAREN IZENBURUA: HACKERRAK
EMANALDI MOTA: Umorezko antzerkia
PUBLIKO: Helduak

SINOPSIA
Lau urte pasa dira “Sarean Kateatuak” ikuskizunarekin. “Poltsiko Antzerki Saria” irabazi genuenetik. 120 emanaldi baino gehiago egin ditugu, leku oso ezberdinetan, kultur-etxeak, antzokirik ez duten herri txikietako areto eta elkarteetan, taberna, plaza, eta ikastetxeetan,. Nomofobia bezalako gaiarekin umore egitea lortu genuen, Eta hemen gatoz, berriz ere, NOMOFOBIKAK proiektu berri batekin: HACKERRAK. Oraingoan unibertso zabalago bat dugu aurrean: Robotika, adimen artifiziala, datuen lapurketa masiboa, cookie-ak eta algoritmoak.
Gure bizimodua egunetik egunera aldatuz doa: gure lana robotizatzen hasi dira, gure harremanak aldatzen doaz, etxeko entretinemendua gorantz doa eta GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren Industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain.
UMOREZ ETA MUSIKAZ BETETAKO IKUSKIZUNA, ZIRIA SARTZEKO PREST BERRIZ ERE NOMOFOBIKAK

LOTURA
https://ttipia.eus/show-item/nomofobikak_hackerrak/

BEHAR TEKNIKOAK

PREZIOA: Ekipatu gabeko lekuetan 1.250 €. Leku ekipatuetan 1.450 € (Bez ez dago barne)