Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

INGURUMENA ZAINDU

TALDEAREN IZENA: Potxin Patxin Artistak
EMANALDIAREN IZENBURUA: INGURUMENA ZAINDU
EMANALDI MOTA: ZIRKO ANTZERKIA
PUBLIKO:  GUZTIAK

SINOPSIA
POTXIN PATXIN artistek ingurumenean ausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasuna buruzko sketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz, hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskeiniko dizkigute potekoen ordez, urak duen garrantzia eta erabilera egokia, jolasen bidez birziklatzen ikasiko dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz, trafikoko seinaleak ikasiko ditugu, hots goizean jeiki eta oheratu bitartean egiten duguna praktikan ipintzen lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, ingurumena gutxiago kaltetuz…. Materialeen erabilera zuzenari buruz solastuko dira. Ordezkatu, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu hitzak praktikan ipiniko dituzte. Saio dinamiko eta dibertigarri bat eskainiko digute, elkarrizketa eta jolasen bidez helburua lortuz.


LOTURA
www.potxinpatxin.com
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

BEHAR TEKNIKOAK
ARGINDARRA DUEN ENTXUFE BAT

PREZIOA:
750+BEZa