Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

IRUDIKA SUGARREN MENDEA

TALDEAREN IZENA: IRUDIKA
EMANALDIAREN IZENBURUA: IRUDIKA SUGARREN MENDEA
EMANALDI MOTA: ANTZERKIA (Iraupena 75 min)
PUBLIKO: ZABALA

SINOPSIA
“Botereak etsai baten eta bakar baten beharra dauka, zeinak ahalbidetzen baitio bere muga-eskualdeen garbiketa, eta bere absolutismo
kultural eta politikoaren ezartzea. Boterearen asmaketa estonagarria bezain modernoa da Etsai Diabolikoa eta haren sektarena”

Sophie Houdard, 2005.

SUGARREN MENDE memoria-ariketa bat duzu, eta sorgin-ehizaren garaian idatzi diren testuetatik abiatuz eraikia izan da.

Orduko juristak eta teologoak mintzatu zaizkigu lotsagabe-lotsagabe euren zinezko jomugaz.

«Prozesuaren eta exekuzioaren helburua ez da akusatuaren arima salbatzea, aparientziarik ez, baina bai populua errotik izuaraztea »

Francisco Peña, 1581.

Ikuskizun dramatizatuak orduko testuinguru hartara eraman gaitu, zeinean eraikitzen ari baitira Aro Modernoko oinarri autoritarioak.

«Krimen heretiko guztiak gauez egiten dira, eta gordeka beti, eta horretaz tratatu behar dira ezohiko prozeduraz, behatu gabe ez ordena juridikoari, ez eta usadioko legeriari ere »

Pierre de Lancre, 1612.

Garretatik atera ditugu gure arbaso ehizatuen ahuenak eta garraxiak, orduko bidegabekeriaren lagin ozena.

Malkoak turrustan eta dolore handiz zioen: « Egitan ni ez naiz sorgina, eta ez naiz izan, baina su ematen zidaten parteetan, eta
izterretan eta zangoetan, eta lepoa tinkatzen zidaten, eta bihurtzen, eta orroaz erraten zidaten hil eta akabatu behar nindutela ez banuen konfesatzen... Eta oinazetik libratzearren deklaratu nuen ene buruaren eta bertze gaineratekoen kontra”

Grazia Berroetaran, 1611.

LOTURA
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

BEHAR TEKNIKOAK
Eszena tokia (minimo) : Largotasuna = 9.00 m – Barnatasuna = 6.00 m  - Goratasuna = 3.00 m
Gela ilun osoan
Argi indarra:  32 A, 4P+T  (edo nahiago P 17/32 A  4P+T), 20 metro maxi eszena tokitik.
Gelatxo bat ondoan jokalarientzat aldatzeko.

PREZIOA:
1500 €