Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: ATX Teatroa
EMANALDIAREN IZENBURUA: KASKAROT
EMANALDI MOTA: Familia osoari zuzendutako eta musika zuzenean duen ikuskizuna
PUBLIKO: Familia osoari zuzenduta

SINOPSIA
Aner gizarte distopiko batean bizi da, zeinetan dantzatzea debekatua baita. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren irudimenezko alter egoa da, Pippi Kaltzaluze eta Mad Max-en arteko pertsonaia nonbait. Buru-argitasunaren eta umorearen bidez, Kaskarotek Anerri arauetatik libratzen irakatsiko dio.
Helduak baztertzen ez dituen haurrendako ikuskizuna da Kaskarot, eta hego eta ipar Euskal Herriko antzezle eta musikariak biltzen ditu. Antzerki lanak aipatzen ditu haurtzarotik nerabezarora pasatzea, desberdina izatearen beldurra eta nork bere bidea aurkitzearen zailtasuna.

LOTURA
https://atxteatroa.eus/kaskarot/
Abestia: https://www.youtube.com/watch?v=xZAnpF3dJCc
Promo bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=3Q9YPE2HwaI

BEHAR TEKNIKOAK
https://drive.google.com/file/d/1ymtnKJTysWOy8JF50tNzH6q8ZWjCeUw5/view

PREZIOA:
2.300€ + BEZ (%10)