Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

LUBAKI LAINOTSUA

TALDEAREN IZENA: ATX Teatroa
EMANALDIAREN IZENBURUA: LUBAKI LAINOTSUA
EMANALDI MOTA: Belaunaldien arteko talkaren inguruko antzerki ikuskizuna. ESTREINALDIA 2021eko urriaren 15ean Soreasu Antzokian, Azpeitian
PUBLIKO: Heldua

SINOPSIA
Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,....badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak...

Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.

LOTURA
https://atxteatroa.eus/lubakilainotsua/

BEHAR TEKNIKOAK
(estreinaldia urriaren 15ean izango da. Datorren hilabetetik aurrera HEMEN egongo da behar teknikoen fitxa)

PREZIOA:
2.500€ (+BEZ %10)