Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

MERI MARI ETA LARI

TALDEAREN IZENA: EIDABE SL
EMANALDIAREN IZENBURUA: MERI MARI ETA LARI
EMANALDI MOTA: Antzezlana. BARRUAN ZEIN KALEAN EGITEKOA
PUBLIKO:  Familiarra

SINOPSIA
Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria... Horregatik jarriko diote Lari izena.

“Meri, Mari eta Lari” ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovak argitaratutako kantuak dira. “Sentipenak askatu” diskoarekin, ikusle gazteagoengana iritsi nahi izan du trabesti euskaldunak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoresarekin batera sortutako ikuskizun hau  umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

LOTURA


BEHAR TEKNIKOAK
Entxufe arrunta
4x4ko espazio minimoa
Aldagela
Aparkatzeko tokia

PREZIOA:
1200 €