Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: Las Paralelas
EMANALDIAREN IZENBURUA: Miss Spein
EMANALDI MOTA: Komedia
PUBLIKO: Helduak

SINOPSIA
Gaur egun oso zaila da miss izatea. Miren Argi dena emateko prest dago; egoera guztietara egokitzeko prest. Miss Euskadi eta Miss Espainia tituluak eskuratu ondoren, Miss World txapelketarako prestatzen ari da. Bere armak erakutsiko dizkigu, bere gaitasunak, bere talentu guztiak; denetarik daki, edo hori uste du, eta ez dauka beldurrik pentsatzen duena argi eta garbi esateko. Irmoki defendatzen du feminismoa gizartera zabaldu behar dela, baina, noski, pasatu gabe.

LOTURA
https://vimeo.com/533727490
Teaserra da, momentuz hau da daukaguna. Laster euskaraz izango dugu, baina behintzat horrela ikusi ahal duzun zer den Miss Spein. Ikusi nahi baduzu zelan den ikuskizuna euskaraz entsegu batera gonbidatuta zaude.

BEHAR TEKNIKOAK
Argia eta soinua: Moldagarria da. Musika-ekipo eta argiak behar dira, baina muntaia oso erraza da.

PREZIOA:
900 €