Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: ANTTON TELLERIA
EMANALDIAREN IZENBURUA: NEKATUTAK
EMANALDI MOTA: BAKARRIZKETA
PUBLIKO:  GAZTEA/HELDUA

SINOPSIA
Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi  (Wisconsin, 1865).  Kontua da Anttonen helburua ez dela  sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak. (jajaja).  

Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea.  Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko.

Izan ere,  pobre bizitzeko…hortarako daude kazetariak.

NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.

LOTURA

https://www.bideanprodukzioak.com/management/antton-telleria/

BEHAR TEKNIKOAK
Soinu Sistema:    
Lotura egokitutako soinu ekipoa.    
- Kabledun Shure SM 58 bat    
- Mini Jack bat introa eta emanaldi aurreko musika jartzeko.    
- 2 Side Fill    
Argi Sistema:    
"Lekuan dagoen materialarekin moldatzen gara ,beti ere gure gure diseinua" errespetauz.Azpian gure diseinua bidaltzen dizuegu.    
Argi material extra:    
- Argien IHLro guztiak guk eramaten ditugu.    
- 11 paperezko bola eramaten ditugu (bobilla batekin barruan), hortarako Dimmerreko 11 kanal behar ditugu.    
- Paperezko bolak jartzeko 4 mikrofono soporte behar ditugu, bi handi eta bi txiki .    
 
Muntai eta soinu frogarako 90 minutu behar ditugu.    
Julen 647 02 40 34    
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.   

PREZIOA:
1500€+BEZ (korrika kulturalerako prezio berezia)