Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

PIZTU!emakumeON energia

TALDEAREN IZENA: EIDABE SL
EMANALDIAREN IZENBURUA: PIZTU!emakumeON energia
EMANALDI MOTA: Antzezlana
PUBLIKO:  Familiarra

SINOPSIA
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Ezoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz? Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi aktoresek dena buruzgora jarriko dute, emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari izanik emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidai honen ondoren, guztien barnean ideia berriak piztuz, beharbada makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara…

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=eZgsRwnXj88&t=38s

BEHAR TEKNIKOAK
Entxufe arrunta
4x4ko espazio minimoa
Aldagela
Aparkatzeko tokia

PREZIOA:
1200 €