Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TALDEAREN IZENA: Xanti Agirrezabala Zeberio
EMANALDIAREN IZENBURUA: SATIRO
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Gazte / helduentzat

SINOPSIA
Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.
Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Elizak dio gorputza erruduna da
Zientziak dio gorputza makina bat da
Iragarkiak dio gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)

LOTURA
http://www.hormanposter.eus/xanti-agirrezabala-2/

BEHAR TEKNIKOAK
Gutxienez 3m x 3m x 3 m ko eskenatokia
*Behar tekniko guztiak (fokoak, soinua…)  konpainiak eramateko aukera.

PREZIOA:
700 €