Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

STAND IEUP COMEDY

TALDEAREN IZENA: MIKEL BERMEJO, ALAZNE ETXEBERRIA ETA JOSE CRUZ GURRUTXAGA
EMANALDIAREN IZENBURUA: STAND IEUP COMEDY
EMANALDI MOTA: Bakarrizketa
PUBLIKO: Helduak

SINOPSIA
Denok ezagutzen dugu zer den “stand up comedy” deritzoten hori, baina oso gutxitan aurkeztu da horrelako formatu batean eta euskaraz. Proposamen berri, sakona, ondo baino hobeto trebatu diren hiru bakarlari hauekin, beti barre eragiteko prest daudenak.
Alaznek Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiltzen ditut mutil-lagunaren bila joateko. Baina oraindik-orain ez du formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Formula horiekin agian publikoak ere bikotea aurkitzeko aukera izango du, nork daki!.
Jose cruz artista errebeldea, bihurria da, beti sistemaren aurka dagoena. Abizenekin trikimailu galantak egingo ditu, publizitatean ere sakonduko du, aitaren betebeharrei ekin baino lehen, hori bai lan fina hori!.
Mikel aspaldi dabil bueltaka, leku batetik bestera bere tokia aurkitu nahian. Gazte xamar izan arren, aspaldi etxetik urrun bizi izan da eta bizitza horretan aurkitu dituen arazoak eta bizilagun zailei buruzko informazio zehatza eskainiko digu.
Publikoa eta umoristaren arteko erlazioa, “komedya”. Umoristarena badakigu zein den baina ba ote dakigu ikuslego edo publiko izaten? Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin. Hain zaila ere ez da.

LOTURA
https://ttipia.eus/show-item/stand-ieup-komedy/

BEHAR TEKNIKOAK

PREZIOA: 1.750 € (Bez ez dago barne)