Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

TRIBIZ, baserri galdue

TALDEAREN IZENA: Jon Ander Urresti Ugalde
EMANALDIAREN IZENBURUA: TRIBIZ, baserri galdue
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO:  Heldua

SINOPSIA
700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Zortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzio hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

LOTURA
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eitb-kultura/sortzaileak/bideoak/osoa/7583837/bideoa-tribiz-baserri-galdue/
https://drive.google.com/drive/folders/1SBIKMCuiUGQ7b_BQHPHVyt4kc3379obP?usp=sharing

BEHAR TEKNIKOAK
7 METRO LUZE X 7 METRO ZABAL DUEN ESPAZIOA ANTZEZTEKO. SOINU ZEIN ARGI EKIPOA GUK ERAMATEN DUGU
Bi bertsio egin daitezke, Argiztapen osoarekin areto batean edo baita ere argi gabe espazio zabal batean, edozein kasuetan edozein teknikara moldagarria da.
Espazioa 6X6
Soinu ekipoa (minijack)
Dossieraren Link-ean Riderra ikusgai.

PREZIOA:
700€