Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela

Zorionak Marimotots!

TALDEAREN IZENA: Porrotx eta Marimotots
EMANALDIAREN IZENBURUA: Zorionak Marimotots!
EMANALDI MOTA: Formatu txikiko emanaldia (gertutasuna eskatzen du), gehinez 300 pertsona. Soilik astelehenetik ostiralera eskaintzen da emanaldi hau.
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro eta irria ateratzen zaie ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Extremaduratik Euskal Herriratu zen Loreto Marimotots jaio berritan eta harengandik jaso zuen euskararekiko maitasuna. Gaur intxaurrondo landarea eta txorien habia-kutxa ekarri dituzte sudurgorriek oparitan herriko lagunentzat. Intxaurrondoa, hil zaizkigunak gogoan, landatzeko. Eta habia-kutxa, esker onez, euskararen txorrotxioarentzat habia goxoak sortzeagatik. Munduak txorien kantuak behar dituen moduan, herrien hizkuntzak ere behar dituelako.

LOTURA
https://www.katxiporreta.eus/ikuskizunak?i=zorionak-marimototx
https://www.youtube.com/watch?v=osxyVfvgepo

BEHAR TEKNIKOAK
- Eszenatokia: 8m x 5m
- Argi indarra: 3.500W (bi entxufe arrunt)

PREZIOA:
Emanaldi bat: 1.500€ + bez (%10) / Bi emanaldi jarraian : 2.250€ + bez (%10)