25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

30 urte – bira amaiera

TALDEAREN IZENA:  Leihotikan
EMANALDIAREN IZENBURUA:  30 urte – bira amaiera
EMANALDI MOTA: Kontzertua
PUBLIKO: 18 - 60


SINOPSIA

Leihotikan, PiLTrekin batera, goraino zegoen Kafe Antzokian hasi zuen bere 30. Urteurrena. Bira berriari hasiera ematen 30 urteko lana eta konpromisoa ospatuz. Ospatzeko moduak bi zati izango ditu. Alde batetik, 30 urteko ibilbidean oinarritutako bira berezia, eta, bestetik, "Hemen ez da ezer aldatzen" bere lehenbiziko lana ardatz hartuta. Birak "30 urte eta hemen ez al da ezer aldatzen? TOUR” izena izango du. Kontratazio lanean ari gara eta besteak beste, Iruñean, Vic, Madrilen emanen ditugu kontzertuak.

LOTURA
INSTAGRAM | SPOTIFY | FACEBOOK | WEB