TALDEAREN IZENA: DEMODE QUARTET
945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: A Kupela
EMANALDI MOTA: Kale antzerkia
PUBLIKO: Helduak eta nerabeak 15 urtetik aurrera
SINOPSIA
Demode Quartet taldeko lau pertsonaia xelebreek, musika ulertzeko duten modu dibertigarri eta bereziarekin, garai guztietako abesti ezagunen errepasoa egingo dute, beraiek egindako euskarazko bertsioak eskainiz. Bertsio horiek
konpainiak ohi duen moduan aurkeztuko ditu, gai bakoitzaren atzean dagoen istorioaren inguruko teoria eta pasadizo dibertigarri edo harrigarriekin.
Ikuskizun dibertigarria, arina, soinu-kalitate handikoa, eta orain arte erabili ez dituzten esperimentu eta ahots-sorpresa batzuekin, ikuskizunak irauten duen 80 minutuetako bakoitzaz gozatu ahal izateko.