Amama, irrifarren ondarea

TALDEAREN IZENA: Eidabe

EMANALDIAREN IZENBURUA: Amama, irrifarren ondarea.

EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: familiarra
SINOPSIA

Bizitzan beti zeozer bilatzen dugu, bai, beti zerbait bilatu nahi dugu, ez duzun hori,
maite nahi duzun hori, amesten duzun hori… Gure protagonista xelebre eta zoro
honek, Leak, bere lagunek dutena nahi du. Ez, ez da goxoki bat, ezta mugikor bat
ere. Leak lagunek amamengandik jasotzen dituzten musuak eta bokata handiak nahi
ditu. Amama bat nahi du. Amama maitagarria, berezia, sortzailea, dantzari eta magia
egilea, ipuin kontalaria, eta batez ere, asko asko maiteko duen amama.
Ez da gauza erraza… ez horixe, baina Lea, gure protagonista, amama, amatxi,
amona, abuela, yaya edo dena delakoa bilatzen saiatuko da, han eta hemen, behin
eta berriz, eta bai ala bai.

LOTURA
https://eidabe.com/ikuskizunak/amama-laster/