Bikoizketa tailerra Binahirekin

TALDEAREN IZENA:  Binahi
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Bikoizketa tailerra binahirekin
EMANALDI MOTA:  Antzerkia/komedia
PUBLIKO: 8 urtetik aurrera



SINOPSIA

Bikoizketa sortuta dauden pertsonaiei ahotsa jartzean datza. Ikastaroa bi ordukoa da. Hasieran ahoa eta ahots kordak berotzen ditugu ariketa desberdinekin: aho mugimenduak, ahozkera jolasak (aho-korapiloak, hitzak errepikatzea, bizkortasunarekin jolastea...). Gainera, jarduera honekin interpretazio ariketak ere egingo ditugu.

Ondoren atrilera pasatzen da, horretarako 4-5 pertsonekin taldetxo bat egin eta atrilera gerturatuko dira pantailan bikoiztu behar duten irudiak ikustera bertsio originalean, horrela pertsonaien entonazioa entzungo dute eta eszenako egoera ulertzen dute. Behin sekuentziaren norakoa ikusita, take-a (sekuentzi horretan esaten den testua) irakurriko da irudiak ikusten diren bitartean, jarraian, irudiarekin batera baino irudia ahotsik gabe, testua pertsonaiaren ahoan sartzen saiatzen garelarik eta azkenik, azken entsaioan egin bezala, grabatu egingo dugu.

Tailerra, marrazki bizidunekin hasiko genuke eta ondoren bai film, serie eta dokumentalak lantzen joango gara. Behin grabatuta, gero beti entzungo dugu grabatutakoa, horrela akatsak ikusiko dira hobetzen joateko. Take edo sekuentzia bakoitza bi, hiru edo lau pertsonen artean egitea da ohikoena, lan taldea jorratuz.


LOTURA