Desorduetan

TALDEAREN IZENA:  Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Desorduetan
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKOA: 15 urtetik gorakoa

SINOPSIA

Irrati txikia, oso txikia, auzoko irratia, beno, portaleko irratia egia esan. Sorgintxulo 6 9.Dkoa, hain zuzen ere. Baliabide urriak bai, baina ilusioa eta gogoa infinitoraino eta haratago. Sorgintxulo kaleko Sorgintxulo irratiaren irratsaioak, "Desorduetan" izena darama, parrila osoko arrakastatsuena, bueno, bakarra, baina oso oso arrakastatsua, Sorgintxulo 6 portalean bai, behintzat.
Gaur "Desorduetan" gure irratsaioaren emisioa zuzenean gozatzeko aukera izango duzue. Egongelan egiten dugu, sofan lekua dago, aulki batzuk jarriko ditugu, zer edo zer pikatzeko eta besterik ez...
...beno bai, komuna pasiloaren bukaeran eskuinera, izeba ohean egongo da telebista ikusten, ez dugu uste molestatuko dugunik, zer edo zer entzuten baduzue lasai, karakter handikoa da eta. Azkeneko gauza, hori bai, izebak ez du uzten kaleko zapatilekin sartzen, etxekoak ekarriko, mese?  Bale ba . Gero arte.

LOTURAK
https://ttipia.eus/eu/show-item/desorduetan-tessa-andonegi-y-ainhoa-aierbe/