Julie (kontzertua)

TALDEAREN IZENA:  Julie

EMANALDIAREN IZENBURUA:   Eklore diskoaren aurkezpena (%50 euskaraz, %50 frantsesez)

EMANALDI MOTA: Musika (pop-rocka)
PUBLIKO: adin guztiak
SINOPSIA

Bi hizkuntza, ahots bat: Julie Baionan jaio eta Uztaritzen hazitako
idazle, musikagile eta kantari gazte bat da.
Bere abestien bidez, Juliek zintzotasunez eta pasioz partekatzen du
dena. Frantsesez eta euskaraz idazten du, sustraiak eta emozio
lurperatuak hain ongi daramatzaten bi hizkuntza.
Bere pop unibertso musikalak sonoritate ezti eta aldi berean
hunkigarriekin garraiatzen gaitu.
Bere lehen albuma «EKLORE», lore bat bezala ireki eta bere burua
entregatu beharretik sortu zen, bere lore-hostoak lehen aldiz irekitzen
dituelarik. Isilpean gordetako emozioak doinu bihurtzen ditu horrela.
Gai pertsonalak bai eta unibertsalak uztartzen ditu bertan:
desberdintasuna, askatasuna, sentiberatasuna, dolua, oroitzapenak...
agerian utziz. Abesti bakoitzean benetakotasunez adierazten du
sentitzen duena.
Eszenatokian, inolako filtrorik gabe aurkezten da, publikoarekin lotura
zintzoa sortzea bilatzen du, gogoratuko dituzuen doinuekin zintzilik
den unea.

LOTURA