Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Ana Gotia
647 02 40 34
EMANALDIAREN IZENBURUA: Ana Gotiaren emanaldiaren izenburua “KATANA” da.
EMANALDI MOTA: Bakarrizketak / Komedia
PUBLIKO: 18 urtetatik gorakoentzat bi emanaldiak
SINOPSIA
-KATANA: Ana handia da, galanta. Bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halakoa dauka.
Normalean konturatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan… Egungo musika eta marketin, “sold out”aren moda, guraso eta umeak kontzertuetan egotearen moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak…
Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera.
LOTURA