TALDEAREN IZENA: Mirari
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mirari Kontzertuan
EMANALDI MOTA: Musika (pop-rock)
PUBLIKO: gazteak eta helduak
SINOPSIA
Mirari 2024an sortu zen Iruñean, Urko Milagro musikariaren eskutik. Nafarroako musika
eszenako sei lagun eta kolaboratzaile batu ditu proiektu honetan, bakoitza bere
ibilbide propioarekin, baina helburu komun batekin: emozioz eta festaz betetako
kantuak sortzea, bizitzari kantatzea, minari ere ahotsa ematea.
Izena bera asmo poetiko baten adierazle da: kanta bakoitza argi-izpi bat izatea,
elkarrekin pizteko keinua. Proiektuaren oinarri musikala pop estiloan kokatzen da,
baina rocka, erritmo latinoak eta haize-sekzioko indarra barneratzen ditu, beti ukitu
berezi eta nortasun propioarekin.
Mirari talde bat da, baina baita komunitate bat ere. Eszenatokian bihotza uzten dute;
hitzek egunerokotasunetik hartzen dute indarra —maitasunetik, borrokatik,
ospakizunetik, samurtasunetik— eta soinua gitarrek, teklatuek, perkusioek eta haizeek
ehuntzen dute.
Etiketarik gabe, jendeari konektatzen dion musika proposatzen dute: abesteko,
dantzatzeko, hausnartzeko eta sentitzeko musika. Indarra taldean dago, eta
bakoitzaren ahotsak, emozioak eta ibilbideek kontzertu bakoitza esperientzia bihurtzen
dute.
Mirari musikaz bizitzeko modu bat da. Begirada berriekin mundua ikusteko
proposamena. Etortzeke dagoena amesteko gonbidapena.
LOTURA