Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Salbatoreh Hotela Salbatoreh Hotela
HITZEKIN

Euskaltegietakoak

Korrikaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko Korrika ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen du. Material sorta hau euskalduntzearen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako moldatuta dago. Baita autoikaskuntzarako ere.

Batetik, “KORRIKA albisteak” izeneko hiru bilduma sortu dugu: aurkezpena, kanta eta ibilbidea. Helburua izango da irakasleari euskarri egoki bat ematea prentsan zabaldu den informazioa zabaltzen laguntzeko eta eskolan gaiaz aritzeko. Bestetik, otsail erdialdean ere 22. KORRIKAren unitate didaktiko bereziak eskura egongo dira.

Ikastetxeetakoak

Ikastolen Elkartearekin batera, elkarlanean, KORRIKArako unitate didaktikoak sortzen ditugu (Haur Hezkuntzatik Batxilergora).

22. KORRIKAren baliabideak otsail erdialdean zabalduko ditugu, eta orrialde honetan izango dituzue eskura.