Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
22. KORRIKAk omendu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots

22. KORRIKAk omendu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Omenaldi ekitaldia Tolosan izan da iluntzeko 19:00etan, zirku baten mundu magiko baten barruan, Gure Zirkuarekin elkarlanean.

Gure Zirkuak Tolosan amaitu du (“2021eko”) denboraldia, eta omenaldi-ekitaldian ere haien ikuskizun arrakastatsuaz gozatu ahal izan da. Pirritx, Porrotx eta Marimotots betidanik izan dira oso eragile aktibo; eta hori dela eta, haiek ere parte hartze zuzena izan dute gaurko ekitaldian. Ikusleen parte hartzea sustatu dute, berriki aurkeztu duten KUIKUI lanaren lagin bat eskaini eta, gainera, azken urtetan izan dituzten taldekideak eta kolaboratzaileak ere gonbidatu dituzte “oholtzara” (pistara).

Asier Amondok, AEK/KORRIKAren izenean, gorazarrea egin die pailazoei 34 urte hauetan egin dute ibilbide arrakastatsuagatik (1987ko eguberrietan, abenduaren 22an, Lasarte-Orian, egin zuten lehendabiziko emanaldia). Euskara ez zutenean, euskaltegietan eta barnetegietan, euskara ikasteari edota hobetzeari EKIN zioten, eta, orduz geroztik, euskara ahoan ibili dute 34 urte hauetan. Pirritxek, Porrotx eta Marimotots zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute; haiek, haien HITZEKIN, euskarari EKIN zioten, eta eutsi egin diote.

Aiora Zulaikak, Joxe Mari Agirretxek eta Mertxe Rodriguezek (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) oroigarri bana jaso dute 22. KORRIKAren izenean. AEKren ordezkariek eman dizkiete, Hik Hasi elkartearen kide batek ere lagunduta; eragile horrek, beste askoren artean, harreman estua baitu pailazoekin, eta hori izan da ekitaldian pailazoek izan duten ezustekoetako bat. Bestalde, Euskal Herriko hainbat eragile izan dira ikusleen artean: euskalgintzakoak, agintari politikoak, sindikatuak eta abar. Gainontzeko eserlekuak ere beteta, herritarren erantzuna bikaina izan zelako eta sarrerak azkar batean agortu ziren.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!