AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa

#badon proiektua da KORRIKA-AEK Kultur sorkuntzarako bekaren irabazlea

Proiektuaren “ordezkari” Olatz Salvador Zaldua eta Ines Osinaga Urizar izan dira gaurko aurrezpenean, eta bideo baten bidez, haiekin batera “arituko” diren gorputz konplizeen aurpegiak azaldu dira.

Oinarriek zioten bezala, urtarrilean amaitu zen proposamenak aurkezteko epea, eta, azken hilabeteetan, aurkeztu diren hamahiru egitasmoak aztertu ondoren, gaur epaimahaiaren esleipena ezagutu ahal izan dugu.

Oso maila oneko hamahiru egitasmo aurkeztu dira, eta epaimahaiaren lana zail-zaila izanik ere, AEK-KORRIKA oso pozik geratu da bekak izan duen harrerarekin. Hauek izan dira KORRIKA-AEK kultur sorkuntzarako bekan epaimahaiaren kideak: Maria Rivero, Amaia Merino, Aguxtin Alkhat, Yurre Ugarte eta Irantzu Lekue.

Azpimarratu dute aho batez hartutako erabakia izan dela; aintzat hartu dute proiektuak sorkuntza prozesuari emango dion garrantzia, sormen-laborategi kolektiboa sortuta. Ikuskizun bat egongo bada ere, harago doan proposamena dugu eskuartean, oinarri bat utzi nahi duelako aurrera begira lantzen jarraitzeko, markoak eraikitzeko eta prozesuak bultzatzeko. Hori gutxi balitz, orain arte ertzetan egon diren ideiak, ahotsak, gorputzak eta abar erdigunera ekartzeko proposamena egiten duelako.

#badon proiektuak (http://badon.eus/) diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi bat proposatzen du. Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztuko da bidea, artista garaikide desberdinek, disziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatuz. Euskal kulturaren transmisiorako egitasmo sendoak eraikitzea da erronka, horretarako eragile desberdinak saretzeko egiturak harilkatuz. “Gu egiten gaituen hori ez dela neutroa, iritsi zaizkigun kultur erreferentziek gizarteko botere harremanak islatzen baitituzte” aintzat hartuta, besteak beste, xedea du genealogia kulturala errebisatzea, zalantzan jartzea eta osatzea.

Adierazi zen bezala, AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Korrika denda zabalik, ekainaren 30era arte

KORRIKA arropa erosi nahi? Opariren bat egin nahi duzu?
 
Korrikaren online denda zabalik egongo da ekainaren 30era arte.
 
 
Oharra: produktu batzuk agortuta daude.
 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Okzitanieraren, alsazieraren eta bretoiaren alde, Korrika

Badatoz! Datozen egunotan, La Passem, Sprochrenner eta Ar Redadeg ekimenak izango dira, hurrenez hurren, okzitanieraren, alsazieraren eta bretoiaren alde antolatzen diren “korrika” bezalako ekimenak, “Korrika ahizpak” izendatzen ditugun horietariko hiru ekitaldi, alegia.

 

Apirileko hirugarren astean, "Correllenguaren" edizio berri bat izan zen Balear Uharteetan, eta, orain, hamabostaldi berean, hiru “Korrika” antolatuko dira. Aste honetan bertan, hilaren 20an, bretoieraren alde egiten den “Ar Redadeg” abiatuko da, eta martxoaren 28an amaituko da. Informazio gehiago: https://www.ar-redadeg.bzh/

 

Ekainaren hasieran, aldiz, La Passem ( okzitanieraren alde, ekainaren 2tik 5era) eta Sprochrenner (alsaziaren alde, ekainan 4tik 6ra) ekimenen txanda izango da. Informazio gehiago, hurrenez hurren: http://lapassem.com/oc/edicion-2022-2/ eta https://www.sprochrenner.alsace/

 

Ezustekorik egon ezean, AEKtik hurbilduko gara ekimen horietara, bertatik bertara parte hartzeko, AEKren izenean hartutako kilometroetan "korrika" egiteko. Tipi-tapa!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Redadeg-era joateko autobusa Oiartzundik

Badator, Ar Redadeg!! Bretoieraren aldeko lasterketa maiatzaren 20tik 28ra izango da eta bertan parte hartzeko, Karaez-Oiartzun senidetza taldeak  bidaia prestatu du, Intxixu AEK euskaltegiaren laguntzarekin. 40 lagunentzako autobusa antolatu dute.

Duela lau urte, Oarsoaldeko talde batek parte hartu zuen eta esperientzia aberasgarria izan zen Korrikaren ahizpa txikia gertutik ezagutzea. Zeuk ere parte hartu nahi baduzu, zalantzarik ez izan eta eman izena, maiatzaren 10a baino lehen: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. | 943 49 39 57

Informazioa:

Irteera: maiatzak 25 (asteazkena), 21:00etan, Oiartzundik
Itzulera: maiatzak 29 (igandea), eguerdian.
Prezioa: 130 euro (autobusa eta lotarako lekua barne. Otorduak norberaren kontura):
18 urte gorakoentzat
Autobusa aterako da beti ere 40 pertsonako aforoa ziurtatuta badago.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!

Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da! Herriz herri urtebete geroago izan bada ere, oso garrantzitsua izan da euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzea, baita azarotik hona Korrikaren ikasturtea ia normaltasun osoz gauzatzea. Asier Amondok, Korrikaren arduradunak, adierazi du hil hauetan, hamaika ekitaldi antolatu direla han eta hemen, oso Korrika kanpaina bizia izan dela, eta azken egunotakoa, itzela izan dela: Amurriotik Donostiara Euskal Herriko errepidetan gertatu dena zinez indartsua izan da. Korrika egin da; hasteko, hori da AEK/KORRIKAren poz nagusia, egitea, alegia. KORRIKAren helburuetako bat guztiz lortu da: euskararen aldeko kontzientzia, herri-gogoa, hauspotzea. “Herri bat gara, euskararen herria gara”.

Era berean, Korrikak bigarren helburu bat dauka, oso bizirik segitzen duena: dirua biltzea AEKren eguneroko lana indartzeari begira. Euskal Herri osoan, helduen eskalduntzera bideratzen diren baliabideak ez dira nahikoak. Asier Amondok dioenez, aurrerapausoak izan dira, hain zuzen, azken 3 urte hauetan, baina harago segitu behar da, eta bitartean, AEK-k berak egiten duen ahalegina (esate baterako, Euskal Herri osoan orain arteko berdintasun parametroetan ematen segitzeko, AEKideek erreserba funtsa sortu dute, bazkideek nahitaezko ekarpenak eginez) osatzeko, Korrika antolatu da, jendartearen babes ekonomikoa jasotzeko. Goiz da balorazio zehatz bat egiteko, baina hainbat aldagaik erakusten dute Korrikaren helburu ekonomikoa ere lortu dela.

Bukaera orokor hau amaitzen hasteko, Korrikatik euskal gizarteari mezu bat luzatu nahi izan diote: “inoiz baino argiago dugu KORRIKA egiten jarraituko dugula; edizio honek inoiz baino irmoago erakutsi digu Korrikak zein babesa izan duen: ikusi dugu hau izan dela maitatuena, kilometroz kilometro ondoen zaindu dena”. Beraz, edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari KORRIKA eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. AEKrentzat, eta, AEKren ustez, gizartearentzat ere, KORRIKA tresna bat da herria bizirik dagoela erakusteko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko, eta, bereziki, tresna moduan erabiliko da euskararen auzian urrats eraginkorragoak eman daitezen. Atsedena hartu eta laster buru-belarri ekingo zaio 23. Korrikaren prestaketari. Eskerrik beroenak eman zaizkie asko auzolan erraldoi honetan parte hartu duten guztiei.

Bestalde, Alizia Iribarrenek hitza hartu du, AEKren koordinatzaile Nagusia. Esan duenez, Korrikatik harago, AEKren eguneroko lanek segitzen dute; gaur bertan, adibidez, euskaltegiak zabalik daude Euskal Herriko txoko askotan, baita aktibo AEK-k aurrera eramaten dituen beste jarduera asko ere. Amaieran biharamunean, lehenik eta behin, AEKtik herritarrei mezu bat luzatu nahi izan die: “euskaltegiak zabal-zabalik dituzue, euskara lantzeko, gaitasun egokia eskuratzeko, gehiago erabiltzeko.” Era berean, deialdi berezia egin die euskaraz ezagutu ez eta Korrikan parte hartzen duten (edota miresmenez segitzen duten) horiei, euskaltegietara joateko gonbitea luzatu die, guztiz sinistuta zirraragarria izango zaiela hurrengo edizioan ere parte hartzea, dagoeneko euskara ezagututa.

Gaurkoa amaitzeko, herritarrei ez ezik, AEK-k Administrazio Nagusiei eskaera zuzena luzatu nahi izan die. Korrikaren ingurumarian, abian jarri da doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika ere (Hitzekin. Denok euskara doan) Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela. Beraz, Administrazioen aldetik erabaki ausartagoak hartu beharko dira: “Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, helduen euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea gakoa izango da, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere.

Aliziak ere eskertu nahi izan du egunero eta Korrikan AEKren bat egiten duen jendea.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!