Historia
1. Korrika
- Oñatitik Bilbora
- 1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra
- Leloa: Zuk ere esan bai euskarari
Omendua
Xabier Peña Albizu
Maisutza Iruñean egin eta soziologia Lovainan ikasita, Xabier Peña Albizu tolosarraren ekimenez eman ziren lehen aldiz gerraostean, era antolatu batean euskarazko klaseak, han-hemen jasotakoaren arabera: 1947an Euskal Ikasleen Alkartasuna taldearen (EIA) kultura batzordean sartu zen Xabier Gereño eta euskarazko klaseak ematea proposatu zuen taldearen ekintza bezala. Bada, Martinez Aznar akademia gela bat alokatu eta Xabier Peñarekin hitz egin zuen, klase horien ardura har zezan.
Geroago, Peñaren inguruan irakasle taldetxo bat antolatu zen eta, 50eko hamarkadaren hasieran, Euskaltzaindiak Bilboko Erribera kalean dituen lokaletan hasi ziren klaseak ematen, nolabaiteko Euskaltzaindiaren babesarekin. Sasoi horretan kokatu behar dugu ikastolen sorrera ere (Bizkaian 1957an sortu zen lehenengoa, San Nikolas elizan), eta han ere laguntzaile aritu zen Xabi Peña. Hori gutxi ez eta Euskal Irakasbide Laburra izeneko metodoa ere publikatu zuen. Horregatik guztiagatik, AEK-k Xabier Peña omendu zuen 1. Korrikan.
Lekukoaren ezkutuko mezua
Hurrengo edizioan, Donostian, Korrikaren amaiera-ekitaldian Rikardo Arregiren idatzia irakurri zuten.