Azoka egunekin bat eginez, Korrika Laguntzaile izateko aukera ere izango da AEK eta AIZU! aldizkariaren standean, Landakoko Goienkaleko 76. zenbakian. Lau eta sei urte arteko haurrei bideratuta, jolas kooperatiboa kaleratu dute AEK-k, Elkarrek eta Katxiporretak elkarlanean. Eskolan nahiz lagunartean jolasteko, ondo pasatzeko eta, bide batez, Euskal Herriari buruzko kontzeptuak ikasteko jolasa da. 20. Korrikaren ibilbidea osatu behar da, hainbat tartetan banatuta, Korrikako kilometroetan bezalaxe.

Horrekin batera, 20. Korrikako arropa eta bestelako materiala erosteko aukera ere izango da, horretarako ireki dugun dendan, Durangoko Goienkalen. Azoka egunekin bat eginez, goizeko 11:00etatik 20:00etarako ordutegian, Batzuk lelopean egingo den Korrikako kamisetak, jertseak eta bestelakoak erosteko aukera izango da bertan.


Izan Korrika Laguntzaile

Korrika Laguntzailea izaten da Korrika babesteko beste moduetako bat: hamabi euroren truke, Korrika Laguntzaile gisa identifikatuko zaituen pina eta txartela izango dituzu eskuragarri, Euskal Herriko hainbat zerbitzutan deskontua izatea ahalbidetuko dizuna.
Laguntzaileak dira Korrikaren zutabe nagusietako bat: Korrika bera abian jartzeko sostengu-sarea osatzen dute, 10.000 lagunetik gorako sarea, hain zuzen. Sare hori handitzea da asmoa, dinamika indartzearekin batera: laguntzaileekin komunikazioa indartu, sari gehiago eskaini, egingo diren zozketen bidez...Gainera, dinamika KORRIKAz harago eramango da.
Zeren zain zaude? Durangon ere, izan laguntzaile eta gozatu bideaz!

KORRIKA DENDAK

BIZKAIA
  • Durango Goienkale 16 (Rugby tabernaren alboan) Abenduaren 2tik 6ra zabalik (11:00-20:00)
  •  Bilbo Txakur kalea (Kalderapeko aurrean) Abenduaren 15etik aurrera zabalik (ostegun, ostiral eta larunbatak)
  • Portugalete Salcedo 3 (udaletxearen atzean) Abenduaren 16etik aurrera zabalik
  • Lekeitio Gabonetan eta martxoan zabalik
  • Markina Gabonetan eta martxoan zabalik
  • Ondarroa Martxoan zabalik
GIPUZKOA
  • Donostia Bretxa merkataritza-gunea, azpiko solairua Ostegunetan eta ostiraletan, 17:00-20:00 Larunbatetan, 10:30-13:30 eta 17:00-20:00 *Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra eta martxoan egunero zabalik
NAFARROA
  •  Iruñea Souvenirs Estafeta Estafeta kalea 47 Astelehenetik larunbatera 9:00-21:00 Larretxea Curia kalea 10 11-11:30 eta 16:30-20:30

 

IPARRALDEA (Baiona)
  • Pannecau karrika, 34, abenduaren 10tik 24a arte idekia: 
  • abenduaren 10, 17 eta 24ean, larunbatez 10:00/18:00
  • abenduaren 12ko astean : egunero 16:00/19:00
  • abenduaren 19ko astean, egunero 10.:00/18:00

 

KORRIKA JOLASA

4-6 urte bitarteko haurrentzat jolas kooperatiboa. KORRIKA gogorarazten duen ibilbide honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dituzte gidari haurrek. Euskal herriko ohitura, kultura eta geografiari buruzko hainbat galdera erantzutearekin batera, bestelako frogak ere gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.

  • Egilea: Batzuen artean
  • Ilustratzailea: Julen Tokero Bilduma:
  • Jokoak
  • Adina: 4 urtetik aurrera
  • Salneurria: Lagapen prezioa
  • Neurriak: 30 x 30 cm Azal gogorra Kaleratze
  • Data: 2016ko azaroa
  • Argitaratzaileak: AEK/Katxiporreta/ Elkar
  • ISBN: 978-84-9027-660-0
  • Barra kodea: 9788490276600

 

 

 



Abesti hau "Tipi-tapa, Korrika! Haizearen herrira" Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berriaren aurrerapen kanta da. Izan ere, Pirritxek, Porrotxek eta Mari Motots-ek 'KORRIKA'ri eskaini baitiote urteroko ikuskizuna. ESKERRIK ASKO! Haien emanaldien berri webgune honen agendan duzu.

AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da, BATZUK lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK irudikatu nahi dituzte. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.