Ospakizuna 13:00etan hasi, eta Pasai Txarangaren musikak girotuta, aurkezleek ongietorria eman diete bertaratutakoei. Bazkaria hasi, eta ordutik umore, musika, dantza eta txotxongilo eta bertsoek bete dute erakustazoka. Omenaldi ekitaldian Asier Amondo KORRIKAren arduraduna, Mertxe Mugika AEK-ren koordinatzaile nagusia, Kike Amonarriz eta Peru Iparagirrek hartu dute hitza. Honetaz gain, omenduek oroigarri bana jaso dute 20. KORRIKAren batzordearen eskutik. Egunari amaiera emateko Petti musikariak korrikazaleei kontzertua eskaini die.

Informazio gehiago: Prentsa-oharra



Korrika Kulturalaren agenda webgune honetan kontsultatzeaz gain, Akting enpresak garatu duen, iOS eta Android gailuetarako, App aplikazioan ere kontsulta daiteke. Gainera, 20. Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du, geolokalizazioari esker.

Korrikak irauten duen bitartean -martxoaren 30etik apirilaren 9ra- galdera lehiaketa egingo da. Egunez egun ibilbidearen inguruko galderak asmatzen dituztenen artean sariak banatuko dira eta Korrika amaieran sariak irabazi dituztenen artean beste zozketa bat egingo da. Irabazleekin harremanetan jartzeko e-posta eskatuko da.

 

 

AEK-k BatZuk – Euskararen lau aurpegi – dokumentalaren aurrestreinaldia eskaini du gaur, EITBko Bilboko Multibox aretoan. Hiru Damatxo Ideia Faktoriak sortua, dokumentala 20. KORRIKA egitasmoak biltzen duen ekimenetako bat da.
Mertxe Mugikak, AEKren koordinatzaile nagusiak, bere esku-hartzean azpimarratu du dokumentalak aurtengo KORRIKAren izpirituarekin erabat bat egiten duela. Mugikaren esanetan, “hizkuntza baten alde egitea guztien alde egitea da; eta ideia horrekin jo nahi izan dugu euskarara hurbildu ez diren ZUK horiengana”. Euskara kultura BAT den heinean, mundu honetara nola hurbildu nahi dugun bakoitzaren baitan dago, pelikularen lau protagonistek egin duten moduan. “Hori eginez gero, BATZUK izango gara”, esan du koordinatzaile nagusiak.

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Familian, elkartean, lagunartean...kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko.  Kilometroak erosteko epea zabalik dago.

ARABA 946 464 000 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
BIZKAIA 946 464 000 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
GIPUZKOA: 946 464 000 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
IPARRALDEA: 05 59 25 76 09 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
NAFARROA: 946 464 000 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Attachments:
Download this file (Ibilbidea kmz km.pdf)Ibilbidea kmz km.pdf[ ]193 kB
Download this file (KORRIKA IBILBIDEA.pdf)KORRIKA IBILBIDEA.pdf[ ]198 kB


EITBko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...