KORRIKAren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Besteak beste, honakoen eskutik: Txaranga Pasai, Reyes Prados, Eñaut Gantxegi, Nerea Arriola, Gorka Zubeldia, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Sara Cozar, Artzen Letona, Peru Iparragirre, Kike Amonarriz, Amaia Irurtia, Elene Sorozabal... eta zirkoa, antzerkia, bertsoa, bakarrizketak, dantza...



KORRIKA gauza askoren ikur da, horien artean, elkarlanarena. Antolaketaren karga nagusia AEK-k eramaten duen arren, ekimen hau herriarena da, guztiena.

Hala izanik (eta ez soilik lasterketarako, KORRIKAk dakartzan ekintza guztietarako baizik) eragile ezberdinen laguntza ezinbestekoa da. Herri-ekimenetik sortuak zein erakundeak, Euskal Herrikoak zein nazioartekoak; denon arteko elkarlanak eta sinergiak ematen diote egitasmo honi izaera plurala, eta geu guztioi zerbait erraldoiaren parte garelako sentipen sakona.

Hau guztia gauzatze aldera, AEK-k eragile askoren atea jo du; eta horietako askok KORRIKArena ere jo dute, ilusioz beteriko proiektuak aurkeztu eta euren hondar-alea uzi nahian.
Honako hauek dira, besteak beste, 20. KORRIKA honetan egin ditugun bilerak.

Hiru hilabete eskas falta dira euskararen aldeko ekimen erraldoia ospatzeko, 20. KORRIKA. Lasterketa babesteko beste eratako bat KORRIKA materiala erostea da. Hiru aukera dituzue materiala eskuratzeko: bata, euskaltegietan; bestea, herrialdeetako dendetan; eta azkena, korrikaren on-line dendan.

 

Otxandion hasi eta Iruñean bukatu bitartean, furgonetako bozgorailuetatik gehien entzungo den abestia izango da. Iruñeko Udalari eskerrak adierazi dizkiote AEK eta Korrikatik, harreman oparo baten hasiera izango delakoan ‘Zirkorrika’ abestia izango da 20. Korrikako furgonetako bozgorailuetatik lasterkariak girotuko dituena. Gaur aurkeztu dute AEK eta Korrikako arduradunek Iruñeko Kondestable jauregian. Abestiaren egile eta interpreteetako batzuk ere izan dira bertan.


EITBko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...