Ibiltaria Ibiltaria

Etxepare Lehiaketa

Laugarren aldiz, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean,
bideo-lehiaketa martxan!

Bideo-lehiaketa, Etxepare Institutuarekin elkarlanean

23. KORRIKA martxoaren 14tik 24ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Irundik Baionara, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAren lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da. AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.

Tartean, laugarren aldiz antolatu da dagoeneko abian den bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dituzte bideo formatuan. AEKren YouTubeko kanalean jarri ditugu ikusgai; eta ikusleek gustukoenen alde bozkatzeko aukera dute!

“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabazi dute: munduko Euskal Etxeetatik bidalitako bideoen artean bozkatuenak eta nazioarteko unibertsitateetako irakurletzetatik jasotako bideo bozkatuenak. Irabazleek online barnetegi bat egiteko aukera izango dute euskararen ikaskuntzan sakontzeko.

Bideo guztiak hemen

Epeak:

Otsailaren 18an parte hartzeko epea bukatuko da (23:59 GMT+1).
-Otsailak 19-21: Bideoak Youtuben argitaratuko dira eta bozkatzeko epea hasiko da.
-Martxoak 1: Bideoak bozkatzeko epea amaituko da. (10:00 GMT+1).
-Martxoak 1: Bideo irabazlea zein den jakinaraziko dugu.

Sariak:
Irakurletzetako bideo bozkatuenaren egilearentzat bi online barnetegi.
Euskal Etxeetako bideo bozkatuenaren egilearentzat bi online barnetegi.

Image

Irabazleak

Edinburgo (irakurletza)
Image
Gure Txoko Valladolid 2. Euskal Etxea
Image

Bideo guztiak:

Txileko Santiagoko Euskal Etxea
Image
Edinburgo (irakurletza)
Image
Brno (irakurletza)
Image
Gure Txoko Valladolid Euskal Etxea
Image
Sorbonne Nouvelle (Irakurletza)
Image
Beti Aurrera Buenos Aireseko Euskal Etxea
Image
Laurak bat Buenos Aires Euskal Etxea
Image
Viña del Marreko Euskal Etxea (Txile)
Image
Limako Euskal Etxea
Image
Gure Txoko Valladolid 2. Euskal Etxea
Image
Sorbonne Nouvelle 2 (Irakurletza)
Image
Gure Txoko Sydneyko Euskal Etxea
Image