Historia
23. KORRIKA
- Irundik Baionarat
- 2024ko martxoaren 14tik 24ra
- Leloa: Harro Herri
Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.
Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.
Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!
23. KORRIKAren mezua
Omendua
23. KORRIKAn, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi dugu, edo, zehazki, baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak.
Euskara da haien aldarria, KORRIKArena bezalaxe; beren ikasketen une erabakigarri batean, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik eta beren notetan ondorioztatu kalteak onarturik.
Azterketak Euskaraz kolektiboa gazteek osatua da, guraso zein irakasleak bidelagun dituztelarik gatazkan. Euskararen ekintzaile dira; haiek dira protagonista, eta, haien bidez, 35 urtean hainbat belaunaldiren lana aitortzeko aukera dugu.
Aitortza hau haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan daiteke: Euskal Herri osoan, eta hemendik kanpo ere, jakin dezatela gazte horiek egun ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori gure hizkuntzan burutu. Gainerako gazteentzat ere eredugarri izan daiteke ikustea egoera okerrenetan ere hainbat ikaslek ahalegina egiten dutela euskara hautatzeko.
FITXA TEKNIKOA
Harro Herri
ABESTIA
Konposizioa, ahotsak, txeloa, midiak: Maite Arroitajauregi Aranburu “Mursego”
Ekoizpena, ahotsak, gitarrak, pianoa, teklatua, midiak: Ibonrg
Ekoizpena, ahotsak, midiak: Mikel Kau Kori Kura
Hitzak: Amaia Astobiza
Ahotsak: Olatz Kau Kori Kura, Amets Ibil bedi, Ibai Ibil Bedi
Bibolina, ahotsak: Areta Ibil Bedi
Perkusioa: Eder Ibil Bedi
Bateria: Aida Torres
Flauta, ahotsak: Marie Hirigoyen
Tronboia: Asier Ituarte
Ahotsak: Maialen, Lili, Peru, Niko, Pagoa, Antton, Pantxix
Haizeak: Txaranga Urretabizkaia
Partitura: Garazi Zabaleta Mendizabal
NOISE estudioan grabatua eta nahastua
BIDEOKLIPA
Zuzendaria: Amaia Badiola
Edizioa: Amaia Badiola eta Gerard Borras
Kamerak: Gerard Borras eta Jorde R. Barraycoa
Musika: Maite Arroitajauregi, Ibon Rodriguez eta Mikel Intxausti
Lekukoaren ezkutuko mezua
Aurtengo mezuaren egileak, Karmele Jaiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Baionan; Irundik atera eta 11 egunetara.
HARRO HERRI KORRIKA!
Korrika Kulturala
BADON* opera garaikidea, 23. KORRIKAren ekitaldi kultural nagusia
BADON* proiektua opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.
Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.
KORRIKA munduan
Oihaletxea dokumentala
KAKA proiektuak irabazi du
AEK-KORRIKAko II. Kultur Sorkuntza Beka
Norberaren opera
Ibilbideari Elkar saria
jaso du AEK-KORRIKAk
KORRIKAtik Euskaraldira
(agerraldi bateratua)
Euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak eta baldintzak biderka daitezen, aktibatuta segitzeko dei egin dute Euskalgintzako eragileek.