Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Historia

Image

23. KORRIKA

  • Irundik Baionarat
  • 2024ko martxoaren 14tik 24ra
  • Leloa: Harro Herri
ABESTIA:

 

Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.

Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.

Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Omendua

23. KORRIKAn, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi dugu, edo, zehazki, baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak.

Euskara da haien aldarria, KORRIKArena bezalaxe; beren ikasketen une erabakigarri batean, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik eta beren notetan ondorioztatu kalteak onarturik.

Azterketak Euskaraz kolektiboa gazteek osatua da, guraso zein irakasleak bidelagun dituztelarik gatazkan. Euskararen ekintzaile dira; haiek dira protagonista, eta, haien bidez, 35 urtean hainbat belaunaldiren lana aitortzeko aukera dugu.

Aitortza hau haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan daiteke: Euskal Herri osoan, eta hemendik kanpo ere, jakin dezatela gazte horiek egun ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori gure hizkuntzan burutu. Gainerako gazteentzat ere eredugarri izan daiteke ikustea egoera okerrenetan ere hainbat ikaslek ahalegina egiten dutela euskara hautatzeko.

Ane Garcia - Anari - Nerea Urbizu
FITXA TEKNIKOA

Harro Herri

ABESTIA

Konposizioa, ahotsak, txeloa, midiak: Maite Arroitajauregi Aranburu “Mursego”
Ekoizpena, ahotsak, gitarrak, pianoa, teklatua, midiak: Ibonrg
Ekoizpena, ahotsak, midiak: Mikel Kau Kori Kura
Hitzak: Amaia Astobiza
Ahotsak: Olatz Kau Kori Kura, Amets Ibil bedi, Ibai Ibil Bedi
Bibolina, ahotsak: Areta Ibil Bedi
Perkusioa: Eder Ibil Bedi
Bateria: Aida Torres
Flauta, ahotsak: Marie Hirigoyen
Tronboia: Asier Ituarte
Ahotsak: Maialen, Lili, Peru, Niko, Pagoa, Antton, Pantxix
Haizeak: Txaranga Urretabizkaia
Partitura: Garazi Zabaleta Mendizabal

NOISE estudioan grabatua eta nahastua

Image
BIDEOKLIPA

Zuzendaria: Amaia Badiola
Edizioa: Amaia Badiola eta Gerard Borras
Kamerak: Gerard Borras eta Jorde R. Barraycoa
Musika: Maite Arroitajauregi, Ibon Rodriguez eta Mikel Intxausti

Lekukoaren ezkutuko mezua

Aurtengo mezuaren egileak, Karmele Jaiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Baionan; Irundik atera eta 11 egunetara.

HARRO HERRI KORRIKA!

Korrika Kulturala

BADON* opera garaikidea, 23. KORRIKAren ekitaldi kultural nagusia

BADON* proiektua opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.

Oihaletxea dokumentala

Lander Garrok zuzenduta

23. KORRIKAren mezua (Garazi Arrula Ruiz)

Image
 
23.KORRIKA | 11.eguneko bideokronika
 
23.KORRIKA | 10.eguneko bideokronika
 
23.KORRIKA | 9.eguneko bideokronika
 
23.KORRIKA | 8. eguneko bideokronika: Erandiotik Bilbora
 
23.KORRIKA | 7. eguneko bideo-kronika
 
23.KORRIKA | 6. eguneko bideo-kronika
 
23.KORRIKA| 5. eguna bideo-kronika
 
23.KORRIKA| 4.eguneko bideokronika
 
23.KORRIKA| 3.eguneko bideo-kronika
 
23.KORRIKA| 2.eguneko bideokronika
 
23.KORRIKA | 1.eguneko bideokronika, Irunetik Azkainera
Image
Image

KAKA proiektuak irabazi du
AEK-KORRIKAko II. Kultur Sorkuntza Beka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren KAKA proiektuak erdietsi du beka, eta goizean, Bilboko prentsaurrekoan, “komedia ganberro eta probokatzaile” horren gaineko azalpenak eman dituzte. Gai aldetik, tabuen gainean jardungo du dihardu nagusiki; ohi bezala, 24. KORRIKAko egitarau kulturalaren barruan aurkeztuko da.

Norberaren opera

23. Korrikarako BERRIAk ekoiztutako dokumentala

Ibilbideari Elkar saria
jaso du AEK-KORRIKAk

KORRIKAtik Euskaraldira
(agerraldi bateratua)

Korrikatik Euskaraldira, herritarren bultzada euskararen aldeko politikei

Euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak eta baldintzak biderka daitezen, aktibatuta segitzeko dei egin dute Euskalgintzako eragileek.