Azaroaren erdialdean aurkeztu genuen KORRIKAren 22. edizioa, eta dagoeneko 20 egun baino ez dira falta Amurriotik abiatzeko. Egunotan, hainbat eskualde eta herrietan aurkezpenak egiten ari dira, baita hiriburuetan ere.
Atzo, Gasteizen txanda izan zen eta Oihaneder Euskararen etxean hainbat euskaldun eta euskaltzale bildu ziren, aurtengo KORRIKAren zehaztasunak ezagutzeko. Bertaratutakoen artean, Asier Amondo KORRIKA arduraduna egon zen, baita AEK eta KORRIKAko beste zenbait ordezkari ere. Bertsolarien laguntzaz ekitaldia doinuz jantzi zuten.
Herenegun, ostera, martxoaren 9an Bilbon egin zuten KORRIKAren aurkezpena. Bilborock aretoan izan zen eta 100 lagundik gora bildu ziren. 22. edizioa aurkezteaz gain, unitate didaktikoen barnean dagoen Korrika Jokoa ere probatu zuten bertaratutakoek, Kahoot plataformaren bitartez. Ondoren, Mixerabliak taldearen kontzertua izan zen. Bilbo eta inguruetako hainbat eragile gerturatu ziren ekitaldira, besteak beste, Bilboko Udala, Abante-Berriako kideak, Abusu ikastolako ordezkariak, Athletic-eko ordezkariak, Bilboko euskalgintzako kideak eta abar.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!