AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa
KORRIKAk erronka proposatu dio munduari

KORRIKAk erronka proposatu dio munduari

KORRIKAk munduari erronka proposatu dio, hizkuntza gutxituak ardatz, helburua da 22. korrikaren mezua ahalik eta hizkuntza gutxiagotu gehienetara itzultzea. AEK-KORRIKAk leku berezia egin nahi die hizkuntza horiei, “guk geure lekua aldarrikatzen dugu, bai eta besteentzat ere, denok berdin”. Dagoeneko, hasi dira ekarpenak iristen, besteak beste, saharar errefuxiatu kanpamentuetan, hassania hizkuntzara itzuli dute mezua. Hemen duzue ikusgai.

Horrez gain, urtero legez, munduan zehar hainbat KORRIKA antolatu dira, baita horien inguruko ekitaldiak ere. 21. korrikak 4 kontinente eta 45 hiri hartu zituen, eta 22. korrikak ere antzeko bidea hartu du. Edizioz edizio, horretan aritzen dira euskal diasporako Euskal Etxeak, eta ekimen ederrak egiten dituzte. Dagoeneko, Parisen, Bremenen, Shangain eta Bartzelonan antolatu dute KORRIKA. Guk hemen bilduko ditugu guztiak eta sare sozialetan emango dugu horien guztien berri.

Halaber, azken urteotako hitzarmenari eutsiz, Etxepare Institutuak ere bere gain hartu du KORRIKAren leloa munduan barreiatzeko konpromisoa. Horretarako, besteak beste, unibertsitate-esparruko irakurletzetan lanketa berezia egiten ari da. Bideo lehiaketa ere antolatu dute, aurten hizkuntza gutxituen erronka hartuz.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!