Hautatu hizkuntza

AEKk nahi du maiatzaren 21a izan dadin Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna

AEKk nahi du maiatzaren 21a izan dadin Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna

Erakundeak mintzodromoak antolatu ditu 65 herritan

 AEKk 12. eguna: eta izango gara! izeneko ekimena iragarri zuen euskararen aldeko lasterketaren balorazioan, martxoaren 30ean.

Horren baitan, bi ekintza burutu(ko) ditu: Batetik, mintzodromoak, Praktitatu-AEKren eskutik. “Maiatzaren 21ean inoiz baino euskara gehiago entzutea” nahi du AEKk; hori dela-eta, 65 mintzodromo antolatuko ditugu egun horretarako, Euskal Herriaren luze-zabalean.

Maiatzaren 21ean, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, AEKren Praktikatu zerbitzuak aldarrikapen bat egin nahi du: “oraindik ere euskaraz espazioak behar direla euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko, eta mintzapraktika-egitasmoetan parte hartzea horretarako abagunea dela”.

Informazioa gehiago eta izen-emateak: www.korrika.eus/etaizangogara eta AEKren euskaltegietan.

Bestetik, apirilaren 22an ordubeteko eskola eskaini zuen AEKk, doan, hainbat euskaltegitan. Hasiera-mailako klaseak izan ziren, oraindik euskarara inoiz hurbildu ez direnentzat, hizkuntzarekin lehen hartu-emana izan dezaten.

“12. eguna: euskara gara eta izango gara” ekimenaren bidez, AEKk Euskal Herri osoari erakutsi nahi dio zer eskaini ahal duen euskararen pizkunderako: “Beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuak ditugula abiatzen dugu lasterketa, baina Korrika bera labur geratzen zaigu askotan, eta 11 egun horietatik harago joan behar dugu”; hortik datorkio izena ekimenari.